top of page
Superficie granulada

Historia osoa

Nor naiz

Maite Elizagaray Urdiain naiz. Urte batzuetan merkataritza arloan lan egin ondoren, higiezinen sektorean murgiltzea erabaki nuen. Horrela, nire lan-esperientzia, nire zaletasun eta pasioekin bateratzeko aukera aurkitu nuen (pertsonekiko tratua, etxebizitzak, dekorazioa eta argazkilaritza) .

Higiezinen aholkularia naiz eta lantalde handi batek babesten nau, bezeroei esperientziarik onena eskaintzeko.

Maite Elizagaray Urdiain
Vender casa Pamplona

Ikuspegia

Higiezinaren erosketa edo salmenta bakoitzak historia pertsonala du atzean, eta, beraz, kontua ez da bezero-zorro handia izatea, baizik eta kasu bakoitzari modu indibidualean erantzutea, pertsonei lagunduz, seguruenik transakzio garrantzitsuenetako bat izango baita haien bizitzetan.

Xedea

Tratu pertsonala, indibidualizatua eta konfiantzazkoa eskaintzea, ahalik eta zerbitzurik onenean oinarrituta, transakzio konplexu bat erraz eta betetasunez konpon dadin.

Designer_edited.jpg

Balioak

Pasioa:

Benetan gustuko dugu egiten duguna, eta eguneroko lanerako motor gisa balio digu.

Kalitatea:

Zerbitzu onenak eskaintzen eta higiezinen abangoardian egoten ahalegintzen gara.

Talde lana:

Batasunak indartzen gaitu. Talde barruan eta beste higiezinen enpresa batzuekin elkarlana egiten dugu.

Zintzotasuna:

Gure bezeroei laguntzeko helburua lortzeko bide bakarra da.

Giza arreta:

Bezero bakoitzaren beharrei eta kasuistikei arreta ematen diegu.

Lehiakortasuna:

Egunez egun gure burua gainditzeko ahalegina nabaria da.

Kabia logo

Harremanetarako:

624124363

info@Kabiainmo.com

bottom of page