top of page
Superficie granulada

Higiezinen aholkulari baten baliorik handiena higiezinen merkatuan duen esperientzia eta ezagutza da. Balio horrekin batera, zerbitzu onak, lege-aholkularitza, dedikazioa eta gardentasuna eman behar dira; horrela, bezero saltzaileek eta erosleek arrakasta lortzeko lasaitasuna eta bermea izango dute.

Higiezinen aholkularitza integrala izatearen abantailak:

    * Erosleak:

Higiezinen zorro zabala eskura, bisitetan laguntza, prezioa negoziatzen esperientziadun pertsoan ondoan, finantzaketarako aholkularitza, lege- eta administrazio-izapideen kudeaketa, horniduren titulartasuna aldatzea.

    * Saltzaileak:

Talde espezializatu oso baten dedikazioa, salmenta-prezioaren balorazioa, salmentari zabalkundea emateko eta ahalaik eta salmenta onena lortzeko marketin-plana, bezero interesdunen filtrazioa, bisiten kudeaketa, prezioaren negoziazioa eta defentsa, salmenta-prozesuaren aldizkako informazioa, lege- eta administrazio-izapideen kudeaketa, lege- eta zerga-aholkularitza.

Gure zerbitzuak

Estrategia de Marketing inmobiliaria Pamplona

Marketin-estrategia

_________

Aplikatutako marketin-teknikek erosle gehiagorengana iristea eta beraiengan interesa sortzea lortzen dute.

Fotografia venta vivienda Pamplona

Argazki-erreportajea

_________

Higiezin bakoitzaren onena nabarmentzen duten kalitatezko argazkiek balio erantsi bat ematen diote, erosleak erakarriko dituena.

Visitas compradores casa Pamplona

Bisita tradizionalak eta ate irekien jardunaldiak

_________

Bisitei ahalik eta etekinik handiena ateratzeko estrategiarik onena aztertzen dugu elkarrekin.

Tasación o valoración de vivienda Pamplona

Merkatu-azterketa

_________

Etxebizitza bakoitzerako azterketa espezifiko bat egiten dugu, bere ezaugarriak, kokapena eta egungo merkatuaren egoera kontuan hartuta.

Home staging Pamplona

Home staging

_________

Eszenaratze bat sorttzen dugu dekorazio lan baten bidez, etxebizitza erakargarriagoa eta atseginagoa egiteko.

Arreglos

Erreformak eta konponketa txikiak

_________

Laguntzaile kualifikatuak ditugu, erosleen eta saltzaileen beharrei erantzuteko.

Asesoramiento jurídico y legal inmobiliaria Pamplona

Aholkularitza juridikoa eta legala

_________

Kontratuak prestatzea. Transakzio guztiek legezko eskakizunak betetzen dituztela ziurtatzen dugu.

Documentación venta vivienda Pamplona

Dokumentazioa

_________

Higiezinen salerosketan beharrezkoak diren ziurtagirien berrikustea: bizigarritasun-zedula, energia-ziurtagiria...

Cambio de suministros compra casa Pamplona

Hornidurak aldatzea

_________

Aldaketa horiek kudeatzeaz arduratzen gara, gure bezeroen zereginak arinduz.

Kabia inmobiliaria

Harremanetarako:

624124363

info@Kabiainmo.com

bottom of page